XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(Gerbasio jo eta jo ari da)
(Bapatean...)
JOXEPA: A, bai!
(Pozik...)
Hori da!
Ondo pentsatuta dago!
(Gerbasiori hurbiltzen zaio, koipetsu...)
Arrazoia zenuen, don Gerbasio,
Nik neuk ere uste dut danborra jotzea ona dela.
(Gerbasiok, jotzeari utzi gabe...)
(Pozik...)
GERBA: Bai, ezta?
Ba nekien nik arrazoia nuela.
(Joxepak, bigun...)
JOXEPA: Bai, don Gerbasio.
Arrazoia zenuen.
Arrazoia zenuen bete betean.